Txakur batek arrautzak jateko ohitura zuen. Barraskilo bat ikusi zuenean, ahoa zabaldu eta irentsi egin zuen, arrautza zelakoan. Laster astuntasuna igarri zuen sabelean. Gaizki sentitu zen eta esan zuen: “Ondo merezia daukat, gauza biribil guztiak arrautzak direla uste izateagatik
NIRE ORDENAGAILUA
Nire ordenagailua pizten denean ez nago hemen, beste leku batean. mundu guztiko informazioa, dut nire behatzean, baina kontuz ibili, interneta gelditzean. erabilera franko ditu nahi duzuna bilatzeko, noski eta guztiz, zure beharrak asetzeko. milaka pagina dituzu, aukeratzeko, peli bat ikusi edo musika entzuteko. janaria edo arropa hemen ahal duzu erosi, etxetik ateratzea ez da izango komeni. Bai etxekolanetan edo azterketetan, beti dago hor, laguntzekotan. liburutegi batean milaka liburu daude, nire ordenagailuan berriz, kontaezinak dira hauek. kable asko ditu batzuetan gehiegi, baina zer egingo dut, imprenta erabili? egunkaria erosi? hori arrunta ez da, click bat eginez hemen duzu doan komunikabide azkarrena argia bezalakoa, kilometroak segunduetan, ez dago halakoa Ez da pantalla edo karkasa, den-dena da, ez izan eskasa. Nire informazioz bildua, beteriko kaxa. batzuetan wi-fia mantso dabil, beste batzuetan kaxkar, baina horrelakoa da ta nire ordenagailua. |